top of page
Buscar

KONTZERTUA Mugarik gabe – Bê Sinôr

Euskal Herriko eta Kurdistango artistak batera

GKE Suargi elkartea eta Berria

Kontzertua

Kontzertua emango duten musikariak: Kurdistango Mizgin Tahir, Onur Kepenek, Roleda, Yado Uzun, Suria Talamonti eta Sipan Sezgin, eta Euskal Herritik Ingot

Durango eta Kobane hiriek Euskal Herria eta Siria Iparraldeko Rojavako probintzia batzen dituzte 2017an adostutako senidetza hitzarmen bati esker. 2015en Estatu Islamikoa Kobane hiritik kanporatua izan zenetik, Durango izan zen senidetza burutzen lehenengo herria. Hau ez da kasualitate baten fruitua, izan ere, Euskal artisten eta kurduen arteko elkartasuna duela 20 urte baino gehiagotik existitzen den zerbait da, bi nazioetako musikarien arteko etengabeko lankidetzak, honen erakusgarri da.

Durangoko Azokan elkartasun tradizio luze honi jarraipena emanez, Durangok Euskal Herrira gonbidatuko ditu musikari kurduak. Helburua, Euskal Herriko artista ezberdinekin batera lan ezberdinak prestatzea izango da Durangoko azokan kontzertu txiki bat egin eta lanak aurkezteko. Kontzertu hau, osatu nahi den dokumental baten hasiera puntua izango da. Izan ere, 2025 hasieran Kobane hiriaren liberazioaren hamargarren urteurrena ospatuko da eta efemeride hau aprobetxatuz, Euskal Herritik delegazio zabal bat bidaltzeko helburua dago eta bertan kontzertu bera ospatzeko asmoa.

Abenduak 7

22:30 - 23:00

Ahotsenea Musika – Plateruena




 
 
 

Comments


bottom of page