Hitzetan
INGOT DENDA
SALGAI! bidali e-mail bat erosteko / Pídelo ya! mándanos un e-mail
Available now! just send us an e-mail for details.
BIDALKETA GASTUAK APARTE / Shipping costs apart / Gastos de envío aparte
BIO
Euskal Herriko rock taldea da, bizkaitarra hain zuzen. Bizkaian sortua eta kanta gehienak bizkaieraz dituena. Bere kide guztiek musika munduan ibilbide luzea dute punk, metal, psikodelia eta folk estiloetan. Letra aldarrikatzaile eta euskaldunekin abiatu ziren eta Tupi-Guaranieraz eta Ketxueraz be kantatu dute jatorrizko herri gutxituei presentzia emonez. Salaketa sozio politiko, feminista eta antifaxistari be bozgorailua ipini diote.
KONTZERTUAK 2024
Azaroa 23 ALDATU ROCK (LEIOA)
Azaroa 30 FRANKFURT (Alemania)
Abendua 7 Plateruenea (durango)
abendua 14 diskaren aurkezpena (hOndarribia)
KONTZERTUAK
- sáb, 23 novLeioa23 nov 2024, 19:00 – 23:00Leioa, PAE IBARRABARRI, Pab C1, 48940 Leioa, Vizcaya, España23 nov 2024, 19:00 – 23:00Leioa, PAE IBARRABARRI, Pab C1, 48940 Leioa, Vizcaya, EspañaSaharaui errefuxiatuen kanpamendurako kontzertu solidarioa. AZAROAK 23 INGOT Puedas asistir o no, nos gustaria que pudierais colaborar económicamente por el medio que prefieras: Número de cuenta: ES19 1465 0100 91 1751646640 Bizum: +34 747 477 455
- sáb, 30 novFrankfurt am Main30 nov 2024, 19:00 – 23:00Frankfurt am Main, Kleine Hochstraße 5, 60313 Frankfurt am Main, Alemania
BIDEOAK
BIDEOKLIP BERRIA
KOSKA Sarian
AURREBISTA
LETRAK
ZEUGAZ
Hiri arrotzetan
ibiliko naz
Itsas galduetan itoko
Ispiluek ez deurie
Nire aurpegie ezetuko
Eta nire izena ez da
Nire izena izango
Baina gaur iluntzean
Hemen izango naz
Zeugaz.
Mendi hauetako usaina
Barruan hasiz doia
Bihotza loraz eta ardiz
Arrainez eta txoriz
Beteko jata.
Azken mosue ezpanetan gorde
Birikietan barna
azken arnasa
Hiri arrotzetan
ibiliko naz
Itsas galduetan itoko
Eta nire ozena ez da
Nire izena izango
Eta buelta nire herriak
Ez nau ezetuko
Ez nau, ez nau ezetuko.
NIre izena ez da nire izena izango, ez da izango
Nire herriak ez nau ezetuko
Baina zeugaz nau
Zeugaz.
AITA MARI
Lurren arteko arrakala
“Mare nostrum”
hilobi erdian
Geure herrian
ezin duin bizi
Eta itsasoak
ez dauko aterik
Mendebaldeko amets ugerra
Han ez gara ondo etorriak
Hobe ito izan bagiña
Baina txalupan aurrera goaz
Ta aurrera doa Aita Mari
Esperantzak galdu barik
Ur hauetako zaindari
Aurrera doa,aurrera doa
Aurrera doa, Aita Mari
Olatuek gaittue kolpatu
Batela hondoratzear de(ko)gu
Kareletik behera batzuk
Besteok iparra dogu galdu.
Herioaren mosu gazie
Azala erreta,
odola izoztue
Baina batzuk gauz bizirik, mirariz,
Geure begi ilunak itsasargi
BEGI URRUNEI BERTSOA
Goizean goizik jeiki naiz
Eta lehio parean eseri
Begira nago zure begiak
Ia non diren ageri
Baina hormetan zehar ez diot
Antzik ematen ezeri
Zure begiak hurbil banitu
Haietan nenbilke igeri.
ZANTIRITU
Emari, Amari, Mari
Sendatzeko jaioa ni
Jaiotzetan laguntzaileok
Mundu osoko sorginok
Sortzeko jaioak
Osatuz, bedarrez,
Gorputz eta gogoa
Antzineko jakinduria
Galtzea, galtzea.
Osatzeko boterea
Isildua izan zan, isildua!
Ahizta neureak,
Ahizta neureak!
Askatu gaitasuna, dohaiak.
Mendi garaietatik
bota zeuen biraoak
lau haizetara,
lau haizetara!
Jausi dagiela okerra
Altza dagiela bizindarra!
Zantiritu, zana artez,
zana bere lekure!
Zantiritu, zana urrutu,
zana bere lekuen sartu!
Amak, amamak,
ahiztak, alabak!
Surten erreak izan zintzienak
Zeuen ondorengoak hamen gauz ondiño
Geurea zana hartuteko asmoz
Emari, Amari
Argizaiolak piztu
Eta erre bazter ilunak
Arbasoen pausuak
aituten dira
urrundik datoz geugana, geugana!
Jaiotzear dauenari
Bidea erakutsi
Arindu, arindu minduen sufrikarioa
Etxea babestu
Gatzez eta araoekaz
Mundu gaixo madarikatu honek
Badeko osatu beharra
Uxatu gaitza, argitu buruak
Eta arteztu orkatilak
Zantiritu, zana artez, zana bere lekue!
Zantiritu zana urrutu, mundua bere lekuan sartu .
BEGITU AURRERA
Begitu aurrera, lagun
Begitu aurrera.
Zelan ikusten dozu
Etorkizuna?
Kutsadura, suteak, gudak, suntzipena, nekea
Ur zikina, gosea, egarria, lurraren berotzea.
Begitu aurrera, lagun
Begitu aurrera
Zelan ikusten dozu
Etorkizuna?
Ustelkeria, langabezia, xenofobia, lapurrak
Esklabotza, lotsa, izerdia, pobrezia, zapalketak
Begitu aurrera, lagun
Begitu aurrera
Zelan ikusten dozu
Etorkizuna.
Andran kontrako biolentzia, patriarkatu lizuna
Politikari ustelak, hipokrita zikinak
Oso elkartasun gutxi eta zabarkeria handia
Ondo zorue dau mundu hau bizi gariena.
WARARU
Petrolera dator
ibaian gora
Berrogei urtez
ura pozoitzen
Petroleoa diru
bihurtu deurie
Eta herritarren odola berune.
Gobernu mutu,
Itsu eta konplize
Aditu ondo
Geure ohiue
Herri ikustezinak
Alkartu gara
Eta ama landara
Geugaz altxau de.
Corrientes, WARARU!
Marañón, WARARU!
Tigre, WARARU!
Achuar, WARARU!
Kitchwa, WARARU!
Kukama, WARARU!
Quechua, WARARU!
Tana yatse
iruaka parana
ApinwararU
t+ma akëcha!
Awa ipama
Mainatsen parana
Ini kumitsa
W+ka ritama!
Putsapayun
Ayukari na muki
Pënu kumitsa
W+ka ritama!
AMA LANDARA
Tsañuri marakaya
Tsañuri paiak+ra
Ëmëte tipa ene?
Tsani warikuri ajanga (bis)
Awa ia marakaya kumitsa (bis)
Wëkata tsa na wëkapu (bis)
Ëmëtipa na wëkapu (bis)
Landara baten ama
sartu jata barrura
burrunba belarrietan
elektrikara
begiak itxita ikusten
begiak zabalik banoa
Abiadura handiz
eta ez dakit nora.
Gorantza doa arima
kanpora eta barrura
unibertso amaitezinetik
zeluletara
sokak, gelak, tenploak,
marra ulertezinak
ikusi beharrekoa
etorriko da nigana.
Denbora ez da denbora
dimentsiño honetan
pantera baltza hitzartu jata
gorputz barruan
erraietatik orroa
begietan malkoak
elektrikara dator berriz
banoa, banoa…
BELDUR NAZ, AMA
BELDUR, AMA
AMA, BELDUR NAZ!
HARTU ALTZOAN,
EMON BAKEA
ZEURE IKAROEKAZ
EZ DAKIT HILTZEN NABILEN
ALA JAIOTZEAR
BIZITZA BERA DEKOT
BEGIEN AURREAN.
KONTAKTUA
ARGITALETXE
ELKAR Musika
Haizpea poligonoa, 1
20150 Aduna (Gipuzkoa)
Kontratazioak| ingotbizkaia@gmail.com
Tel +34 695747245 (Juanpe Salvador)